Cervezas La Salve

Igerren argazki zoragarriak!

Igerren argazki zoragarriak!

11363625_115899972078151_919164825_n

Pasa den larunbatean Azkue Fundazioaren egoitzan Igerren lehenengo topaketa izan zen. Eta, nortzuk dira Igerrak? Euskaraz aritzen diren instagramerrak. Instagram modan dagoen sare soziala da, eta bertan ere euskarak aurkitu du bere txokoa. Sakelako telefonoan argazkiak atera, telefonotik irten gabe filtroren bat ezarri eta zuzenean internetera elkar-banatzeko ahalbidetzen duen sare soziala da Instagram. Baina argazki guzti horiek leloa daramate, eta lelo hori euskaraz idaztera gonbidatzen du Azkue Fundazioak.

Igerreko partaideekin LA SALVE garagardo dasteketa bat disfrutatu ostean, erronka bat jarri genien. LA SALVErekin argazkirik xelebreenak saria izango zuren. Irabazleak @ainhoacasco, @zowie23 eta @helenaxurio izan ziren. Zorionak!

Hona hemen lehiaketaren argazkiak.