Cervezas La Salve

LA SALVEk eta Igerrakek Aste Nagusiko Instagram lehiaketen sariak banatu dituzte

LA SALVEk eta Igerrakek Aste Nagusiko Instagram lehiaketen sariak banatu dituzte

  • Ekitaldia Bilboko Mr Marvelous tabernan egin da. Bertan, Instagrameko jarraitzaileek eta erabiltzaleek Salve bat konpartitu dute
  • LA SALVEk @gentzanetxu eta @aitorsaeztermenon saritu ditu, eta Igerrakek, berriz, @abar.neren, @dzangaphotoren eta @franck_dolosorren argazkiak aukeratu ditu

igerrak saridunak

LA SALVEk eta Igerrakek, instagramer euskaldunen erkidegoak, joan den Aste Nagusian biek Instagramen martxan jarri zituzten lehiaketen irabazleen izenak ezagutarazi dituzte gaur arratsaldean.

Alde batetik, LA SALVEk, bere botilatxo baten jai giroko bi argazkirik onenak bilatzen zituen, eta Igerraken helburua, testua euskaraz duten Aste Nagusiko hiru irudi aukeratzea izan da.

Horrela, LA SALVEk eta Igerrakek sare sozial horren jarraitzaileak eta erabiltzaileak bildu dituzte gaur Bilboko Mr Marvelous tabernan, irabazleei dagozkien LA SALVE produktuen loteak banatzeko eta guztiekin Salve bat konpartitzeko. Bilboko garagardoari dagokionez, irabazleak @gentzanetxu eta @aitorsaeztermenon izan dira, eta instagramer euskaldunen erkidegoak martxan jarri duen lehiaketari dagokionez aukeratutakoak @abar.ne, @dzangaphoto eta @franck_dolosor izan dira.

Igerrak

IgerrakInstagram euskaraz erabiltzen duen iger taldea da, eta astero erronka bati egiten diote aurrea. 2014. urtearen amaieran sortu zen, eta bere helburuak Instagramen euskararen erabilera sustatzea eta erabiltzaileen artean topalekuak aurkitzea da. Jarduera ugari antolatzen dituzte online: lehiaketak, asteroko erronkak… eta denak euskaraz.