LA SALVEk Kepa Junkera igo du zubi eskegira, #MusikaImposible programa barruko kontzerturako
- Kontzertuak 50 pertsonaz osatutako talde txikia bildu du, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat etorriz
- Ekitaldia, ETB2ko “El gran salto” programaren finalaren grabazioaren barruan sartzen da, Jairo Costa lehiakideak ekitaldien anbientazio eta ekoizpenerako duen “Jairom Black” musika proiektuaren barruan, hain zuzen ere
- #MusikaImposible programaren xedea bertako musika leku berrietan, ohiko testuinguruetatik kanpo daudenetan, eta xarma berezia dutenetan bultzatzea da, esperientzia paregabeak sortzeko. Merkatura itzuli zenetik lehen urtea bete den honetan LA SALVEk 50 musika ekitaldi antolatu ditu ekimen horren barruan.
LA SALVE ETB2ko “El Gran Salto” programaren finalean sartu da, Jairo Costa lehiakidearen eta ekitaldien anbientazio eta ekoizpenerako duen “Jairom Black” musika proiektuaren eskutik, hain zuzen ere. Garagardo markak bere ekintzailetza proiektuari amaiera emateko esperientzia paregabea eskaini dio: #MusikaImposible programaren barruan Bizkaiko Zubi Eskegian Kepa Junkeraren kontzertua antolatzeko proposamena egin dio.
«LA SALVE bezalako marka batentzat, #MusikaImposible kontzertuetako batean eszenatoki gainera bere mailako artista bat igotzea lorpena da»
Lortu ote du? Inolako zalantzarik gabe. Kontzertua gaur goizean izan da, eta azken egunetan sare sozialen bitartez euren izena eman duten 50 pertsona elkartu ditu. Eszenatoki gainean Kepa Junkeraren folk erritmoak eta Jairo Costa beraren bandaren jazza elkartu dituen oso hitzordu berezia, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat etorriz.
Horrela, Eduardo Saiz LA SALVEko sustatzaileak azaldu duenez, “Jairom Black’-ek antolatu duen kontzertu honek modu ezin hobean erakusten du gure #MusikaImposible egitarauaren funtsa: leku enblematikoa eta oso berezia, Zubi Eskegia, ikus-entzule talde txikia eta guztiz entregatua, eta eszenatoki gainean bertako artista bat, Kepa Junkera. Gure helburua, gogoratzen ditugunean sentsazio bikainak ekarriko dizkiguten esperientzia paregabeak sortzea da; eta argi eta garbi dago gaurko kontzertua betiko geratuko dela gure oroimenean”.
Gogoratu behar da, merkatura itzuli zenetik lehen urtea bete den honetan LA SALVEk 50 musika ekitaldi antolatu dituela #MusikaImposible ekimenaren barruan. Kontzertuak egiten diren lekuak sortutako ezustea, eta bertako garagardo marka bultzatzen duten kultur balioak uztartzen dituen apustu berritzailea da. Hori dela eta, Saizek adierazi duen bezala, “aurretik inoiz kontzerturik jaso ez duten lekuak bilatzen ditugu. Iazko ikasturtean, adibidez, kontzertu bat egin genuen Bilbotik gertu dagoen soro batean, eta beste bat Bilboko erdialdeko eraikin bateko ganbaran. Hunkigarria izatea eta ikus-entzuleek gogoratzea nahi dugu, eta Zubi Eskegia eszenatoki paregabea da”.
Kepa Junkera artista gonbidatuari dagokionez, Saizek adierazi du “zirraraz beteta gaudela bere mailako musikari bat dugulako. Merkatuan urtebete baino pixka bat gehiago daraman LA SALVE bezalako marka batentzat, gure #MusikaImposible kontzertuetako batean eszenatoki gainera bere mailako artista bat igo ahal izatea benetako lorpena da. Oso pozik gaude, baina, batez ere, oso eskertuta bere laguntzarengatik”.
Fotos: Borja Cuervo Cabo
Kepa Junkera
Konposatzaile, ekoizle eta musikari bilbotarrak sustraiak konpartitzen ditu LA SALVErekin. Jatorri komuneko lekuak lehen aldiz elkartu ditu, oso kontzertu berezia eskaintzeko. Geldiune bat artistaren agenda estuan, Zubi Eskegia bezalako altuerako eszenatokira igotzeko.
Bizkaiko Zubia
Eszenatoki paregabea kontzertu ahaztezinerako. Zubiaren jatorria XIX. mendearen amaieran dago, LA SALVE garagardoaren jatorria bezala.
Bere garaiko ingeniaritzaren lan bikaina, burdin laminatuzko ametsa, bizitzaren pragmatismoa eta mundu honetako gorabeherak gaindituz, eskualde, herri, oso baten sinbolo eta, orain, “Musika imposible” programako kontzertu baten eszenatoki bilakatu dena.
Jairom Black
Jairo Costak, Donostian bizi den brasildarrak, Musikeneko ikasleak, lanbide bilakatu du musikarako duen grina, eta urtebete baino gehiago darama Jairom Black enpresaren buru gisa. Ekitaldietako zuzeneko musika enpresa horrek sektore horretako 40 profesional baino gehiago koordinatzen ditu Gipuzkoan. www.jairomblack.com
Bere proiektua ETB2ko “El Gran Salto” saria lortzeko aukerak dituen bost enpresa ekimenetako bat da. Lehiaketa-reality horrek bost istorio pertsonal erakusten ditu, eta horien helburua, ideia bat bizimodua ateratzeko negozio bilakatzea da. Hiru aditu, aholkulari edo coachen laguntzarekin, euren proiektuak hobetzen ahaleginduko dira, salto handia eman ahal izateko.