Image Alt

La Salve Lager-ek 2018 Urteko Zapore saria jaso du garagardo mailan

La Salve Lager-ek 2018 Urteko Zapore saria jaso du garagardo mailan

  • Estatu mailako sari hau kontsumitzaileek itsuan egindako dastatze saioetan erabakitzen da

  • Eduardo Saiz Lekue eta Jon Ruiz Ibinarriaga, La Salve garagardotegiko bazkide eta sustatzaileek Urteko Zaporea saria eman diote Bilboko hiriari, zein Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Zinegotziak jaso duen

  • Egun, lager garagardoa garagardo merkatuko %80a dela kontutan hartuz, sari honek garrantzi berezia dauka La Salve enpresarentzat eta produktuaren arrakasta eta kalitatea berresten ditu

  • La Salve Lager garagardoak, 25 herrialdetako 200 garagardotegiren artean, ‘Barcelona Beer  urrezko domina jaso zuen jada 2017an

Bilbo, 2018ko otsailak 26. Salve Lager gustagarria da. Garagardo kontsumitzaileen artean daukan arrakasta indartu egin da garagardoen kategorian ematen den 2018 Urteko Zaporearen estatu mailako sariarekin, zein La Salvek jaso berri duen Valentzian.

Sari hau kontsumitzaileek itsuan egindako dastatze saioetan aukeratzen da eta sari hau, gaur goizean, Eduardo Saiz Lekue eta Jon Ruiz Ibinarriaga, La Salveko bazkide eta sustatzaileek Bilboko hiriari eskaini diote.  Saria Oihane Agirregoitia, Bilboko Gazteria eta Kirol Zinegotziak jaso du ekintza batean, zeinetan Agirregoitiak honakoa azpimarratu duen: “harrotasun handia da maila guztietan onartuak diren kalitatezko produktuak Bilbon sortzen jarraitzea. La Salve, Bilbo da eta oso pozik gaude berriro hirian ekoiztu ahal izatearekin: haren arrakasta geurea da”.

La Salve Lager garagardoak, 25 herrialdetako 200 garagardotegiren  artean, ‘Barcelona Beer Challenge’ urrezko domina jaso zuen jada joan den urtean. Orain, “Urteko Zaporea” zigiluarekin, garagardoak finkatu egiten du kontsumitzaileen artean daukan arrakasta handia.

Eduardo Saiz Lekueren esanetan “onarpen hau beste onarpen bat da gure eguneroko lanerako.  Hortaz, ilusio handia egiten digu Bilbori, gure etxeari, beste sari bat eskaintzeak, are gehiago, gure lantegiak hirian izango duen inaugurazio bezperan».

Horrez gain, La Salve lantegiko ordezkariek  Lager garagardoa saritua izatearen garrantzia azpimarratu dute, era honetako garagardoa kontsumoaren %80a denean.

Hain zuzen ere, La Salve Lager-en berezitasuna da arabar garagarraz egina dela %100ean, beti ere, La Salvek, europa mailan garagar hornitzailerik handienetakoa den Intermaltarekin egindako akordioari esker, zeinek La Salven egiten den garagardo guztia Arabako garagarraz eginda dagoela bermatzen duen. Akordio hau 2017ko abenduan berriztatu zen, enpresa bien arteko lankidetzaren hasieratik urte bat bete zenean.

Ekimen hau, La Salve eta AZTIk bultzatutako La Salve kilometro 0, delako proiektuaren barruan dago. La Salve kilometro 0 proiektuaren bitartez, enpresak hazkunde helburua lortu nahi du bertako ekoizleekiko konpromisoarekin, enplegu sortzearekin, ingurumenaren errespetua eta I+Geko inbertsioaren bitartez.

La Salve enpresaren balantzea 2017an

La Salve Euskadiko garagardo alorreko erreferente bihurtu da eta hori bermatzen dute 2017ko bere balantzeko datuek. Bilbotar profesional talde baten eskutik, duela lau urte lehengo jarduerari berriro heldu zion enpresa, 1.400.000 litro  saltzera iritsi da.

Garagardo alorrak 15.500 milioi euro gainditzen ditu Espainian eta BPGren %1,4 izatera iritsi da. Horrek erakusten du garagardogintzaren gero eta garrantzi handiagoa eta baita La Salve bezalako euskal enpresaren ibilbideak daukan garrantzia, zein 2019rako daukan honako helburua lortzera abiatu den: Euskadiko garagardo merkatuaren %10a betetzea.

Merkatuko kuota betetzearen helburu honetan, Bilboko La Salve lantegi berria berehala abian jartzeak lagunduko du.  1,8 milioi euroko hasierako inbertsioarekin, inguru hurbileko lehengaiekin eta Europako abangoardiako instalazioak izango dituen garagardo lantegi batean balioa eta km0ko kalitaterik oneneko garagardoa ekoiztea ahalbideratuko du. Ofizialki martxoan lanean hasiko den lantegiak, orain arte ingurutik urruti egon den produkzioaren suspertzea ekarriko du ere. 

2018 Urteko Zaporea

La Salve Lager-ek garagardo kategorian  jaso berri duen Urteko Zaporea,  itsuan dastatutako test sentsorial bitartez, inolako identifikaziorik ez ontzirik gabe erabakitzen da. Kontsumitzaileek banakako kabinetan eta baldintza zehatzetan dastatzen dituzte produktuak.

Produktu bakoitza 1etik 10era bitartean ebaluatzen da bost irizpideen arabera: zaporea, itxura, usaina, testura eta asebetetze orokorra. Emaitzen bataz bestekoa egiten da, eta honek 10etik 6ko kalifikazioa gainditzen badu, eta era berean, produktuaren kategoriako puntuaziorik handiena jasotzen badu ematen zaio Urteko Zaporea agiria.

Urteko Zaporea agiria 1995ean sortu zen Frantzian. Egun Espainia, Frantzia, Belgika, Portugal, Italia, Mexiko, Tunisia eta Maroko bezalako herrialdeetan ematen da. Espainia, Italia eta Portugalen Global Quality Taldea dauka ordezkari.

Merkatuan dauden edozein enpresa eta kategoriatako erretail produktuek hartzen dute parte: Espainian merkaturaturiko lurralde, herrialde edo nazioarteko markak. Produktu berriak, ondutako errezeta duten produktuak edo betikoak izanik berriro merkaturatu nahi diren edo urteak merkatuak egonik, zaporez onenetakoak diren produktuak.

Urteko Zaporea duela 10 urte dago presente Espainian. Historian zehar 85 enpresatik gora jarri dute konfiantza agiri honetan eta 500  baino produktu gehiagok jaso dute agiria.