Cervezas La Salve

LA SALVEk Dekot taldearen kontzertu batekin ospatuko du Beikozinin Ondarroara heldu izana

LA SALVEk Dekot taldearen kontzertu batekin ospatuko du Beikozinin Ondarroara heldu izana

Beikozini

  • Leer en castellano
  • Kontzertua abenduak 7-an izango da, presioko LA SALVE garagardoa dagoeneko eskaintzen duen Beikozini kontzertu aretoan
  • Garagardo marka Lea Artibaiko eskualdera heltzen da horrela, bere lehenengo kaña-gailuarekin eta #MusikaImposible programarekin
  • #MusikaImposible programaren xedea bertako musika bultzatzea da, musika benetako esperientziak sortzeko

LA SALVEk bere bidea egiten jarraitzen du Bizkaian, eta oraingo honetan Ondarroara heldu da, Beikozini kontzertu aretoaren eskutik. Horrela, kostaldeko udalerria, Bilboko markaren txorrotak dituen Lea-Artibaiko lehenengoa da. Eta ospatzeko, zelan bestela, LA SALVEk, bere #MusikaImposible programaren barruan, Mungiako Dekot taldeak eskainiko duen kontzertua aurreikusi du, hurrengo astelehenean, abenduaren 7rako, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Dekot BeikoziniEduardo Saiz LA SALVEko sustatzaileak azaldu duenez, “oso pozik gaude gure garagardoa Lea-Artibai eskualdera heldu delako, oso une garrantzitsua guretzat, duela urtebete baino gehiagotik, marka berreskuratu genuenetik, egiten ari garen hedapen lana indartzen baitu. Kostaldetik joanda Bizkaiko azken udalerria den honetara LA SALVE heltzeak gure garagardoari itsasoko zaporea gehitzeko aukera ematen digu, eta hori pauso txiki baina oso garrantzitsua da guretzat”. Horrela, azpimarratu behar da 2014ko abuztuan, LA SALVE itzuli zenean, 8 saltoki adiskide zituela, eta gaur egun salmenta puntuak 1.000 baino gehiago direla.

Beikozini lokala Ondarroako zein inguruko biztanleen topalekua da eta, ondorioz, “bertako biztanleak gertutik ezagutzeko eta horrela bertako kulturaren parte izateko aukera ematen digu, eta hori da gure nortasunaren ezaugarrietako bat martxan jarri ginenetik”, adierazi du Saizek.

Alberto Markuerkiaga Beikoziniko arduradunak, bere aldetik, bere miresmena erakutsi du, “heltzen den leku guztietako funtsa bereganatzen jakin duen bertako garagardo markaren aurrean. Ondarrutar gehienentzat gauza berria da, baina beste batzuei oso oroitzapen onak dakarzkigu. Argi eta garbi genuen proiektu honetan parte hartu nahi genuela”.

logo musika imposibleOraingoan ere LA SALVEk musikaren aldeko apustua egin du, aurkezpenerako. Horrela, Saizek esan duenez, “kulturak duen gaitasunean sinesten dugu jendearengana hurbiltzeko. Hasieratik esan genuen edukiak sortuko zituen marka izango ginela, eta bertako panoramako proposamen berriekin etengabe egongo ginela harremanetan, eta horrela izaten ari da. Gure “Musika imposible” programa hori guztia gauzatzen ari da”.

Gogoratu behar da, merkatura itzuli zenetik lehen urtea bete den honetan LA SALVEk 50 musika ekitaldi antolatu dituela #MusikaImposible ekimenaren barruan. “Benetako garagardoa da eta, ondorioz, benetako esperientziak sortzea bilatzen dugu”, adierazi du Saizek. 

«LA SALVEk oroitzapenak ekartzen dizkigu eta horregatik Ondarrura ekartzea erabaki dugu»

beikozini 2 LA SALVE garagardoa kostaldetik Bizkaiko azken herrira heldu da, Ondarrura alegia. Bilbotik mundura egiten ari garen bide honetan, Beikozini aretoan garagardo txorrota jarri berri dute. Horregatik Alberto Markuerkiaga Beikozini aretoko arduradunarekin hitz egin nahi izan dugu.

Zergaitik egiten duzue LA SALVEren alde?

Bertako eta gertuko produktua da. Gainera, galduta zegoen bere historia eta orain nobedade handia da guretzako. Berreskuratzen ari zareten produktua Ondarroara eta Lea-Artibai osora zabaltzea da gure helburua. Beikozinin eskualde osoko jendea biltzen da askotan eta ezagutzera emateko leku paregabea da.

Zer esaten diezu zure bezeroei LA SALVEri buruz?

Probatzeko, oso gozoa dago eta. Orain arte izan duen historia, bere desagerpena eta berpizpena kontatzen diet. Historia bitxia du garagardoak, beraz, ez dute arazorik edateko. Gainera, oroitzapenak ekartzen dizkie askori.

Zein motatako lokala da Beikozini?beikozini 3

Antzoki moduko aretoa da eta puntu modernoa du. Mota askotako ikuskizunak izaten ditugu, besteak beste, kontzertuak, antzerkia, irratsaio bat grabatu zuten, proiektuen aurkezpenak, hitzaldiak eta dantzaldiak. Emanaldi berrietara zabalik gaude beti, Ondarruko eta eskualdeko bizilagunei aisialdi atsegingarria emateko prest.

Esan zuen eskenatokitik pasatutako talde batzuk

Urte honetan ehun emanaldi baino gehiago izan ditugu eta artista mota desberdin izaten ditugu gurekin. Ezagunenetarikoak Ray Fernández kubatarra, Gatibu, Esne Beltza, Berri Txarrak, Manuel Rivas idazlea eta Ramón Ibarra aktorea eta Pedro Miguel Etxenike zientzialaria hilabetero egiten ditugun zientzia hitzaldietan izan da. Abenduan gabon zaharra aurreratua ospatuko dugu eta Jammu Senegalgo taldea izango dugu.

Dekot

DekotLA SALVE Mungiako Dekot taldearen eskutik helduko da astelehenean Ondarroara. Talde berarekin oso kontzertu berezia antolatu zuen joan den urrian: Bilboko itsasadarrean bertan, gasolino baten gainean, hain zuzen ere.

Dekot laukotearen musikak modernotasuna eta indie, rock… musika estiloak edo, eurak esaten duten bezala, “ilun bilaka dezakegun edozein genero”, uztartzen ditu, eta baita jatorria ere, euren izenak erakusten duen bezala.