Cervezas La Salve

LA SALVEk eta Mahou San Miguelek hitzarmena sinatu dute, Bilboko garagardoaren enpresa-proiektua bultzatzeko

LA SALVEk eta Mahou San Miguelek hitzarmena sinatu dute, Bilboko garagardoaren enpresa-proiektua bultzatzeko

Elkarlan honi esker, LA SALVEk aurrera egingo du Bilbon bere fabrika propioa zabaltzearen egitasmoarekin

La Salve botellasBilbon, 2015eko martxoaren 12an.- LA SALVEk eta Mahou San Miguelek elkarlanerako akordioa sinatu dute, Bilboko garagardo etxearen enpresa-proiektuari bultzada bat emateko. Anbizio zabala duen akordioa da, besteak beste, LA SALVE garagardoak egiteko fabrika Bilbon bertan eraikitzeko aukera emango duelako eta espazio hori kultura-, gastronomia- eta gizarte-ekintzetarako bilakatuko dutelako. Horrez gain, lankidetza hitzarmenari esker, LA SALVEk Bizkaiko merkatu kuotaren %10 lortu nahi du.

Mahou San Miguelek LA SALVEren akzioen %25 erosi du. Datu horrek plan estrategikoarekin aurrera egiteko aukera ematen dio Bilboko enpresari eta datozen lau urteotan hiru milioi euro inbertitzea ahalbidetzen dio, 20 lanpostu lortzeko eta 14 milioi euro fakturatzeko. LA SALVE Bilbaok hasieratik adierazi du Bizkaian zein Euskal Herrian aberastasuna sortzeko konpromisoa duela.

LA SALVE Bilbaok hasieratik adierazi du Bizkaian zein Euskal Herrian aberastasuna sortzeko konpromisoa duela

Jon Ruiz LA SALVEko zuzendariaren esanetan “hitzarmen hau posible izan bada, bi enpresek konpartitzen ditugun balio esker izan da. Mahou San Miguel zein LA SALVE Bilbaorentzat guztiz garrantzitsuak dira benetakotasuna, tradizioa, produktuaren kalitate gorena eta inguruan dugun komunitatearekin harremanak izatea eta sendotzea. Biak gara familia giroan sortu ziren enpresak, biok dugu atzean ehundik gora urtetako historia eta biontzat da berrikuntza etorkizun berme. Hitzarmen honek berebiziko garrantzia du guretzat, ilusio handia egiten digu eta LA SALVErentzat anbizio handiko helburuak jartzera eramango gaitu”.

Mahou San Migueli, berriz, hitzarmen honek Euskal Herriarekin duen harreman estua areago sendotzen lagunduko dio. San Miguel euskal merkatuan oparo saltzen den garagardoa izateaz gain, bertako hainbat ekimenen laguntzaile eta babesle ere bada. Athletic Club-en zein Eibar Kirol Elkartearen babesle, adibidez, eta Bilboko Guggenheim Museoaren enpresa-laguntzaile.

Bilboko garagardoa

LA SALVE Bilbao ekintzaile bizkaitar batzuen enpresa-ekimena da. Helburua, Bilboko garagardo historikoa berreskuratzea da eta XXI. mendera ekartzea, gaur egungo berrikuntza guztiekin baina iraganaren zaporea galdu gabe. Une honetan, 8 hilabete egin ditu merkatuan eta dagoeneko 300 bat lekutan saltzen da. Bezeroen aldetik izan duen erantzun positiboari esker, enpresak aurreratu egin du Bilbon fabrika propioa sortzearen egitasmoa eta 2015ean hasiko ditu horretarako lanak. Jon Ruiz zuzendariaren esanetan “pasio bete-betearekin abian jarri genuen garagardo historiko bat berreskuratzearen proiektu hau, amets bat da guretzat eta harrituta gaude hasieratik bertatik izan duen erantzunarekin”.